Gure ikastetxea Gipuzkoako hiriburuan dago, Donostian, alegia. Gaur egun, hiriko hiru auzotan ematen ditugu eskolak. Eraikin nagusia Ategorrieta auzoan dugu, Atarizar kalea, 22 zenbakian, hain zuzen. Zuhasti ikastetxe publikoak duen eraikin berean gaude, eurak lehenengo solairuan eta gu, berriz, bigarrenean.
Egia auzoan dugu bigarrena, Villa Salia delakoa; bertan, etorkinentzako gaztelaniazko eskolak ematen dira, batez ere.
Hirugarrena, Antigua auzoan dago, Ondarreta hondartzatik berehala, horregatik deitzen diogu Ondarreta eraikina. Hiru eraikin hauetaz gain, gure irakasleak Martuteneko presondegira ere joaten dira I, II eta III faseko ikasketak ematera, bertako espetxeratuek Bigarren Hezkuntzako Graduatua lor dezaten.
Gure ikastetxeak bigarr
en mailako titulua lortu edota bizitzan zehar hezitu nahi edo behar duen ororengandik gertu egotea du helburutzat.
Mila ikasle inguruk zein 35 irakaslek osatzen dugun eskola-elkarte anitz, konplexu eta esperintzia zein posibilitateetan zeharo aberatsa den honek, gonbidapen bat luzatu nahi lizuke gure artean egon zintezen. Horretarako gure edozein zentrotako batera hurbil zintezke, atsegin handiz bilatuko baikenuke zure asmoak asetzeko bidea.
Azkenik, 18 urtetatik hasi eta 80tik gora bitarteko ikasleak ditugula ere esan behar.
Ea zu zaren hurrengoa!

