EPA Ignacio Zuloaga


Ikasle-elkartea


 HHI Ignacio Zuloaga ikastetxeko ikasle-elkarteak 1992-93z geroztik dihardu. Badira, beraz, 15 urte ikastaroak zein irtenaldiak antolatzen dituela ikastetxeko ikaslegoarentzat.

Ikasturtean zehar egun bateko bizpahiru txango eta hainbat egunetako irtenaldi bat antolatu ohi dira.

2006-07 ikasturtean burututako jarduerak:

- ANTZERKI HASTAPENAK, astelehenetan, 19:00etatik 20:30etara.
- ANTZERKIA, asteazkenetan, 19:00etatik 20:20etara.
- DANTZA LATINOAK, asteazkenetan, 17:15etatik 18:45tara
- DANTZA LATINOEN HASTAPENAK, asteazkenetan 18:45etatik 20:15etara
- SEVILLANA HASTAPENAK, ostegunetan, 17:30etatik 19:00etara.
- SEVILLANAK, 19etatik 20:30etara.
- PILATES (Villa Salian), ostiraletan, 10:00etatik 11:30etara.
- SABEL-DANTZA, astearteetan, 17:00etatik 18:30etara.
- SABEL-DANTZA (Villa Salian), ostegunetan 10:00etatik 10:30etara

2007ko irailean, 2007-08 ikasturteko jarduera berriak jarriko ditugu atal honetan.
Jarduera bakoitzaren prezioa lauhilabeteko 55 eurotakoa da gehi 10 euro urteko bazkide kuota gisa.
Ordainketa burutzeko KUTXAko 001049583.6 kontu korrontean egin beharko da diru-sartzea ohartarazten denetik aurrera. Aukeratutako jarduera garbi azaldu frogagirian, bertan, eta Elkartearen bulegora ekarri eskura edo postontzian utziz.

Jardueren ordutegiak aldatu egin daitezke irakasleen ordutegien arabera.