EPA Ignacio Zuloaga


Unibertsitaterako sarbidea


Programa hau ikasturte osoan zehar ematen da. Euskal Herriko Unibertsitatean 25 urtetik gorakoentzako sarbide proba egin nahi dutenak prestatzea, da gure helburua.

- Matrikula baldintzak:
- Adina: Uneko urteko urriaren 1ean baino lehen 25 urte beteak izatea.

Oharra: DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) titulua izatea gomendagarria da baldin eta unibertsitateko sarbidea arrakasta-bermez burutu nahi bada, bestelakoan, gure zentroan bertan, atera daiteke berau, orri honetan eskaintzen den gisan.

- Gure ikastetxean ematen diren modalitateak

     - Giza-zientziak
     - Osasun- Zientziak

- Irakasgaiak: 
     - Amankomunak:
          + Gaztelania 
          + Testu iruzkina 
          + Atzerriko hizkuntza 
          + Euskara

    - Giza-zientzietako berariazkoak: 
         + Espainiar hizkuntza eta literatura 
         + Filosofiaren historia 
         + Historia orokorra

    - Osaun-Zientzietako berariazkoak:
         + Biologia
         + Kimika
         + Estatistika

- Ordutegiak

- Goizez

Astelehenetik ostiralera 9:15etatik 12:15etara, asteazkenetan ezik. Asteazkenetan Goi-mailako zikloetako sarbide froga egin nahi dutenek baino ez dute klaserik izango berariazkoak egin ahal izateko. Astearte eta ostegunetan euskara ere emango da 12:15etatik 13:15etara.

- Gauez

Ordutegia astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 21:00etara; astelehen eta asteazkenetan ezik, 17:00etatik 18:00etara euskara ematen baitugu.

- Azterketa

Azterketa Unibertsitatean bertan egiten da, berak zuzentzen baitu. Maitzaren hasieran izaten da, komunikabideetan egoki iragartzen direlarik eguna zein toki zehatza.
Informazio gehiago nahi izanez gero ondoko Web orrietara jo daiteke
www.hezkuntza.net eta www.sarrera.ehu.es.