Ategorrietan dagoen HHI Ignacio Zuloaga ikastetxearen liburutegiak aukera anitz eskaintzen dizkizu. Hurbil zaitez, so egin, ikertu, hartu... eta galdetu.
Zer aurki dezakezu liburutegian?
Orotariko liburuak: eleberriak, ipuinak, entziklopediak, egunkariak, aldizkariak, bideo pelikulak, CDak, CD-ROMak eta DVDak.
Zer zerbitzu eskaintzen ditu?
. Informazioa eskatu
. Liburu zein beste materiale batzuk maileguan eraman.
. Interesatzen zaizuna fotokopiatu.
. Filmak telebistan ikusi eta baita ordenagailuak erabili CD-ROMak ikusteko.
. Internet (posta elektronikoa)
Nola aurki daiteke dokumentu bat?
Apaletara jo dezakezu zuzenean edota bertako zein gainerako liburutegi publikoetako katalogoak (Koldo Mitxelena, Liburutegi Nazionala,...) kontsulta ditzakezu. Dena den, arazorik izanez gero liburuzaina duzu zure esanetara.
Mailegu zerbitzua:
Mailegu agiria baldin baduzu, liburuak, CD-ROMak, bideoak, etab. 21 egunez eraman ditzakezu etxera. Honetarako, mailegu agiria egin behar duzu, zure datuekin fitxa bat beteaz. Erreferentzia obrak ( entziklopediak, hiztegiak, ...) mailegutik at gelditzen dira. Utzitako liburuen bi luzapen eska daitezke baldin eta beste erabiltzaile batek eskatu ez baditu. Ikus-entzute materialaren luzapena ez dago eskatzerik.
Maileguan hartzeko, agiria aurkeztea derrigorrezkoa da.
Kontutan izan...
Atzerapenak zehatu egingo direla, eta dokumenturen bat galdu edota hondatuz gero ordezkatu egin beharko duzula.

