Gaur egun ezinbestekoa den atzerriko hizkuntzen ezagutzak, pertsona helduak nazioarte eremuan murgiltzea dakar. Beraz, gure ikastetxeak urteak dihardu ingelesa zein frantseseko eskolak eskaintzen, beti ere, oinarrizko mailetan, gure gizarteak dituen errealitate eleanitz eta multikulturalak ezagutu eta bertaratu nahi duen orori zuzenduak.
Ingeleseko moduluak:
Eskaintza mailak:
- 0 maila (Beginner): Hizkuntza deus ezagutzen ez duten ikasleentzat.
- 1 maila (Elementary) Hizkuntzaren oinarrizko jakite-maila dutenentzat.
- 2 maila A-B (Pre-Intermediate): Dagoeneko hizkuntzaren oinarrizko ezaguera duten eta modu erabilgarrian jarduten hasten diren ikaslei zuzendua.
Metodologia:
Ikuspegi erabat komunikatiboaz baliatuz, ikaslegoa hizkuntzaren erabilerari buruzko trebetasunak lortzen joan dadin saiatzen gara, une oro jarduera desberdinetan bere parte-hartze aktiboa bultzatuz. Helburua zera da, ingelesa oinarrizko baliabide bilakatzea eguneroko lan harreman zein pertsonaletan.
Ordutegiak:
Orokorrean, astean zehar bi aldizkako egunetan eskaintzen ditugu ordu beteko eskolak, bai goizez, baita arratsaldez ere. Goizetik ohikoenak hauexek izan dira:
Astelehen eta asteazkenetan, 11.15etatik 12:15etara. Arratsaldez, astearte eta ostegunetan 18:00etatik 19:00etara.
Ingelesa ordenagailuz:
Hizkuntzen ikasketan teknologia berriek duten garrantzia kontutan izanda, astean behin, bi orduko saioetan ingelesa ordenagailuz eskaintzen dugu, 1. eta 2.A-B mailetako ikasleei zuzenduta, beraien ezagutzak indar ditzaten.
Ingeles irakaskuntza irekia delakoaren matrikula:
2008-09 ikasturtea
- 2007-08 ikasturteko ikasle izan direnentzat matrikula irailaren 29 eta 30ean izanen da.
- Guztiek dute dagokien mailan plaza bermatuta 2b mailakoek ezik.
- 2b mailakoek, plazarik balego, ikasle berriei dagozkien egunetan soilik egin lezakete matrikula, urriaren 1 eta 2an, alegia.
- Ingeleseko taldeen ordutegiak ikusteko klika ezazu hemen.
Kurtso hasiera:
Kurtsoak urriaren 6an hasi eta bi lauhilabeteetan banatzen dira. Hasieran probatxo bat egiten zaie mailak finkatzeko, ahal den neurrian, taldeak homogeneoenak izan daitezen.
Frantseseko moduluak:
Eskainitako mailak:
- O maila: Hizkuntza kasik deus ezagutzen ez duten ikasleentzat.
- 1 maila: Oinarrizko nozioak jaso eta praktikoki erabiltzen hasi daitezkeenei zuzendua.
- 2 maila: Egoera errealetan hizkuntzaren erabilera praktikoa sakondu ahal edo nahi dutenentzat.
Ahalik eta talde orekatuenak lortzeko, ikasleei ahozko elkarrizketa eta beharrezkoa balitz, probatxo bat ere egingo zaie kurtso hasieran.
Metodologia
Zera da lortu nahi dena: 0 mailan hizkuntzaren egitura-hastapenak ezagutuz gero eta 1. mailan zehar hastapen horien bereganatzearen ondorioz, hizkuntzaren arlo komunikatiboa indartzea, ikasleak modu egokian moldatu daitezen eta jardun dezaten.
Ordutegiak
Gaur egun, gure ikastetxeko Ategorrietako zentroan, goizeko zein arratsaldeko maila guztietan aukera hauek ditugu:
- Goizez: 11:15 etatik 12:15etara, astelehen eta asteazkenetan.
- Arratsaldez: 18:00etatik 19:00etara, astearte eta ostegunetan.
- Beste 2 orduko aukera bat arratsaldez 1. mailan.
Bestalde, Ondarretako eraikinean 0 mailako, astean 2 ordu eskaini dira eta hurrengo urtean 1. mailan ere eskaini zitezkeen.
Egutegia
Ikasturteak 10 hilabeteko iraupena du, bi lauhilabeteetan banaturik: lahenengoa, urritik urtarrila bukaera arte eta bigarrena, berriz, otsailetik ekainera.
2008-2009 ikasturtea urriaren 6an hasiko da. Hasieran ikasleei sarrera probatxo bat egingo zaie dagokien maila zein den ezagutzeko, hala ere, beti dago mailaz aldatzerik.
IRAKASKUNTZA ARAUTUGABEKO MATRIKULA EPEAK 2008-2009 IKASTURTEA:
- Aurreko ikasturtean aritutakoentzat, irailaren 29 eta 30ean.
- Ikasle berrientzat, berriz,eta plazarik balego, urriaren 1 eta 2an.
2007-2008 ikasturteko frantseseko taldeen ordutegiak ikusteko klika ezazu hemen.

