Bai ikastetxeko eraikin nagusienean, Ategorrietan, baita gainerakoetan ere, Villa Salian eta Ondarretan alegia, ordenegailuz ornituriko gela bana dugu ikasleei eskolak emateko.
Gele hauetan informatika bi eratara erabiltzen dugu:
- Ikasketa tresna gisa: CD-ROM eta DVD euskarrian ditugun heziketa-programen bidez, baita Internet eta Encarta enziklopediaren bitartez ere, ikasleei beste era batera eskuratzerik izango ez luketen informazio eta ikasteko modu bat eskaintzen diegu.
- Ohizko programen irakaskuntza gisa: Irakaskuntza eta ikasketa tresna gisa, ordenagailuen erabilerari gero eta garrantzi handiagoa ematen zaion arren, hastapen zein sakontze informatika mailak ematen jarraitzen dugu. Mailok honako araudipean leudeke:
Informatika moduluetan matrikulatzeko arautegia:
Ikasle bat informatika moduluetan egon daitekeen gehienezko epea, normalean ikasturte batekin bat datorren bi lauhilabetekoa da. Hala ere, luza lezake baldin eta ikasle berriak matrikulatu ostean plazarik geldituko balitz.
Astean bi ordutako jarduerak izango dira, bi ordutako saio bakarrean nahiz ordu bateko bi saiotan.
Gutxienez bi maila jarriko dira, 0 maila (Hastapenezkoa) eta 1. maila (Sakontze). Biotan, Windows, Word eta Interneti buruzko noziorik oinarrizkoenak ikusiko ditugu. Normalean, maila bakoitzari lauhilabete bana dagokio. Ikastetxeko baliabideek, irakaslegoari dagokionez batez ere, horrela ahalbidetuko balute, goi mailako sakontze ikastaro bat , 2. maila, alegia, emango litzateke, 0 eta 1. maila eginak dituzten ikasleei zuzendurik. Maila hau, Windowseko oinarrizko ezagupena izan eta irudia zein soinu gaietan sakondu nahi duten ikasleentzat da.
2008-2009 ikasturteko matrikula egunak:
Irailaren 29 eta 30ean ikasle berrientzat, 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 19:00tara.
Urriaren 1 eta 2an, 2007-08an ikasle izan direnentzat.
1. lauhilabeteko informatikako ordutegiak ikusteko klika ezazu hemen.

