Helduen Oinarrizko Hezkuntza bi fasetan egituratzen da, I. fasea eta II fasea
I Fasea
Hastapen fase honen helburua, helduek, kultura, hizkuntza eta kalkulu alorretako onarrizko ezagutza lortzean datza, horrela, bere giza-garapen eta gizarteratze aukerak mantendu edota hobetzeko.
Bi maila daude:
- 1. Maila : Helduen alfabetatzeari zuzendua.
- 2. Maila : Irakurmena, idazmena eta kalkulua hobetu nahi duten dagoeneko alfabetatuak direnei zuzendua.
Talde txiki hauetan arreta pertsonalaz gain, gizarte-harremanak zein garapen pertsonala bultzatzen ditugu.
II Fasea
Funtsezko ezagutzak dagozkion fase honetan, helduari beharrezko heziketa ahalbidetuko zaio bigarren hezkuntza egin dezan, eta gizarte, kultura eta ekonomia bizitzan parte hartzeko ( baldin eta lanean jarduteko adina izanez gero).
Fase hau hiru mailatan antolatzen da: I maila, IIa eta Kultura-Hedapena. Azken hau, bigarren hezkuntzara jo gabe, bere ezagutza maila zabaldu nahi dutenei zuzendua.
Ikasgaiak globalizatuki eskaintzen dira: Alde batetik, Hizkuntza eta Gizarte-Zientziak; Ezaguera Zientifikoa eta Natur Zientziak, bestetik.
Talde hauek, bere derrigorrezko eskolatzea burutzerik izan ez zuten edo eginiko ikasketak gogoratu nahi dituzten gizon eta emakumeei zuzenduak daude; bere garapen pertsonala zein profesionala lortzeko behar diren ezagutza eta gaitasunak lortu, eguneratu, osatu edo hedatu nahi dituztenei, hain zuzen.
Ikasle hauek aukerazko moduloak ere egin ditzakete: ikasturte honetan Informatika, Solasaldi Literarioak, Historia Garaikidea, Osaun Zientziak, ... eskaini ditugularik.

