Programa hau ikasturte osoan zehar ematen da, Goi Mailako Heziketa Zikloetarako proba prestatzea helburutzat duelarik.
Proba honetara azterketa eguna den urtean 19 urte bete dituztenak aurkez daitezke, edota, 18 urte dituztenek baldin eta egin nahi duten zikloarekin loturiko erdi mailako ziklo bat aurrez egina badute.
Goi mailako heziketa zikloetarako sarbide probak bi atal ditu: amankomuna eta berariazkoa.
- Atal amankomuna. Atal horretan, hautagaiek goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak probetxuz egiteko heldutasuna eta egokitasuna baduten ebaluatuko da, bai eta arrazonamendu- gaitasuna eta idatzizko adierazpena ere. Batxilergoko hizkuntzako oinarrizko edukiei eta matematiken oinarrizko funtsei buruzkoa izango da, kontuan hartu behar baita hartzaileek agian ez dutela Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulurik izango.
Erreferentziako edukiak:
- Euskara edo gaztelania eta literatura
- Matematikaren oinarriak
- Atal berariazkoa. Atal horretan, kasuan kasuko lan-alorrean hautagaiek dituzten oinarrizko gaitasunak ebaluatuko dira, eta hezkuntza-ziklo bakoitzarekin zuzenean lotutako ikasgaien oinarrizko ezagupenei buruzkoa izango da. Atal espezifikoaren eduki zehatzak ondorengo eskema hau jarraituz lortzen dira :
Heziketa zikloak hiru multzotan edo aukeretan banatzen dira, (A, B eta C ). HHI Zuloaga ikastetxeak A eta C aukerak baino ez ditu eskaintzen.
Izangaiak ikasi nahi duen zikloa hiru aukera hauetako batean sartuta dago. Hau izango da izangaiaren aukera. (bat bakarrik aukera daiteke)
- A Aukera: (Gizarte-Zientziak): Ingelesa eta Geografia
- C Aukera: (Zientifikoa): Kimika eta Biología
Ordutegia astelehenetik ostegunera, 9:15etatik 13:15etara, asteazkenetan multzo bakoitzari dagozkion berariazko ikasgaiak ematen dira.
Azterketa Bilboko BECen izaten da, ekainaren lehenengo astean; hala ere, komunikabideetan egoki iragartzen dira eguna zein toki zehatza.
Informazio gehiago nahi izanez gero Web orriotara jo daiteke
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-20621/es/contenidos/informacion/zisapro/es_5807/inicio.html

