EPA Ignacio Zuloaga


Gida baimena lortzeko trebakuntza



HHI Zuloaga Ikastetxeak, guregana etortzen ziren hainbat ikasle etorkinek lanpostu bat bilatzeko gidabaimenaren beharra ikusirik batetik, eta oro har zituzten irakurmen zailtasunak zirela bestetik, egitasmo honi, irakurketa gaitasunari, alegia, ekin genion, bide-hezkuntzak duen hizkera berezia ulerterraza bihur zedin eta probetan egiten diren galderen egitura gramatikalak ulergarri gerta zitezen.

Gure xedea zera da: etorkinei oinarrizko hizkuntza gaitasunak eskaintzea, gidabimena ateratzeko beharrezkoa den idatzizko proba teorikoa gainditu ahal izateko, eta aldi berean, zirkulazio-kodea ulergarri egiten lagundu, gaztelaniaren ezagutzaren ondorioz.

Eskolen dinamika, unitate desberdinak urratsez urrats irakurtzean eta azaltzean datza ; horretarako beharrezko baliabide didaktikoak ( ikaslearen liburua, azterketa probak, ikus-entzunezko materiala, hormairudiak,...) erabiliz.

Ikastaroak lauhilabeteetan egituratzen dira, lehendabizikoa irailean eta bigarrena otsailean hasten direlarik.

2007-2008 ikasturtean bost taldeok dihardute:

     · A Taldea: 09:15 - 11:15, astelehenetik ostegunera ( Ondarreta)
     · B Taldea: 16:00 -18:00, astelehenetik ostegunera (Ategorrieta) 
     · C Taldea: 19:00 - 21:30, astelehen, astearte eta ostegunetan (Ategorrieta)
     · D Taldea: 19:00 - 21:00, astelehenetik ostegunera (Ondarreta) 
     · F Taldea: 18:00 - 21:00, astearte eta ostegunetan (Villa Salia) txoko aukera barne.

Aurtengo ikasturteko egitaraua hemen klikatuz ikus dezakezu.