Ikastetxean eskaintzen diren euskarako moduluen helbururik nagusiena ez da gure erkidegoak duen errealitate elebiduna helduei hurbiltzea baino besterik. Horrela, pixkanaka-pixkanaka, agurrekin, esamolde samurrenekin zein abestiekin hasi eta geroago hizkuntza sakontze baten ondorioz, euskara guztion ondare dela jabe daitezela eta neurri batean, behintzat, berea egin dezatela, hau da, euskara munduan murgiltzen ez badira ere, hurbildu, bederen, egin daitezela.
Eskaintzen diren mailak:
- 0 Maila: Hizkuntza deus ezagutzen ez duten ikasleentzat.
- 1 Maila: Hizkuntzaren oinarrizko jakite-maila dutenentzat, hau da, agurretan eta eguneroko esamoldeetan erabiltzen ohi dutenentzat.
- 2 Maila: Aurreko maila egin eta hizkera arruntean murgiltzen direnei zuzendua. Maila honetan, bestalde, irakaskuntza araututako ikasleek hizkuntzaren sakontzealdi bat egiten dute.
Hau esanda, komengarria litzateke gogoraraztea mailok, ez datozela bat Hizkuntza eskola zein euskaltegietakoekin.
Metodología:
Eskainitako hiru mailok hastapenezkoak direla kontutan hartuz, gutxienezko gramatika-nozioak hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboarekin elkartzen dira, ikasleen parte hartze eraginkorra bultzatuz.
Ordutegia
Orokorrean, astean zehar bi aldizkako egunetan eskaintzen ditugu euskarako ordu beteko eskolak, bai goizez, baita arratsaldez ere. Goizetik ohikoenak hauexek izan dira: astearte eta ostegunetan, 11:15etatik 12:15etara. Arratsaldez, ostera, astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara.
Kurtso hasiera
Ikasturtea urriaren 6an hasiko da. Hasieran ikasleei sarrera probatxo bat egingo zaie dagokien maila zein den ezagutzeko, hala ere, beti dago mailaz aldatzerik.
IRAKASKUNTZA ARAUTUGABEKO MATRIKULA EPEAK 2010-2011 IKASTURTEA:
- Aurreko ikasturtean aritutakoentzat, irailaren bukaeran (Zehazteke oraindik).
- Ikasle berrientzat, berriz, eta plazarik balego, urriaren hasieran .
Euskarako taldeen ordutegiak ikusi nahi izanez gero klikatu hemen

