3. eta 4. moduluak III Faseko bigarren ziklotzat jotzen ditugu, berauek bukatzean Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua eskuratzen delarik.
Modulutako bakoitza lauhilabete batean burutzen da eta goizez, arratsaldez zein gauez egin daiteke.
Lantzen diren ikasgaiak ondoko arloetan banatzen dira:
- Komunikazio arloa:
. Gaztelania
. Euskara
. Atzerriko hizkuntza: Ingelesa edo frantsesa
- Arlo Zientifiko-teknologikoa
. Matematika
. Natur-zientziak
- Giza-ezaguera arloa
. Gizarte-zientziak
- Aukerazko modulua
Urtero ikastetxeak eskaintzen dituen moduluen artean aukeratu beharrekoa ( informatika, esku-lanak, literatura solasaldiak,...)
3. eta 4. moduluak egin ahal izateko, aurretik eginiko ikasketak hartuko dira kontutan: 1. eta 2. moduluak gaindituta izatea, Eskola Graduatua izatea, ...
Halaber, BBBn, IEEn, LHn edo DBHn aurretik gainditutako ikasgaiak baliozkotu daitezke irizpide hauek jarraituz:
- DBH 1. maila 1. moduluari dagokio.
- DBH 2. maila 2. moduluari dagokio
- DBH 3. maila 3. moduluari dagokio
- DBH 4. maila 4. moduluari dagokio
- BBB 1. maila 3. moduluari dagokio
- BBB 2. maila 4. moduluari dagokio
- IEE 1. maila 3 moduluari dagokio
- IEE 2. maila 4. moduluari dagokio
- LH 1. maila osorik 3. moduluari dagokio.
- LH I osorik DBHko graduatuari dagokio

