Bigarren Hezkuntzako bi modulu hauek lauhilabete banako iraupena dute, 1. modulua irailean hasi eta 2.a otsailean jarraitzen duelarik.
Goizez zein gauez eskaintzen dira.
1. modulua hasteko baldintzak hauexek dira:
- Lehen hezkuntza edo O.H.O.ko 5. maila gaindituta izatea.
- Aipaturiko maila hauei dagokien gutxienezko ezagupenak izatea.
Egitaraua
Ematen diren ikasgaiak hiru arlotan banatzen dira:
- Komunikazio arloa:
. Gaztelania
. Euskara
. Atzerriko hizkuntza: Ingelesa edo frantsesa
- Arlo Zientifiko-teknologikoa:
. Matematika
. Natur-zientziak
- Giza-ezaguera arloa:
. Gizarte- zientziak
- Aukerazko modulua:
. Urtero ikastetxeak eskaintzen dituen moduluen artean aukeratu beharrekoa ( informatika, esku- lanak, literatura solasaldiak,...)
Ikasgai bakoitzari eskainitako orduak astean zehar:
- Gaztelania eta matematikak: 3na ordu.
- Natur eta gizarte-zientziak: 2na ordu.
- Atzerriko hizkuntza eta euskara: 2na ordu
- Aukerazko modulua: ordu 1
Asteko orduak guztira: 15 ordu.
1.eta 2. moduluak gainditzeak, ikasleak BIGARREN HEZKUNTZAKO 2. ziklora igarotzea dakar.

