Literatura-solasaldirako hastapen tailerra
- Nori zuzendua?: Ikasle guztiei.
- Iraupena : 30 ordu
- Ikasturtea : ................
- Lauhilabeteak : 1. eta 2.a.
Jarduera honen zergatiak:
HHIko curriculumean, komunikazioaren arloan ingurunearekin harremanetan jartzeko bitartekoak aztertzen dira. Berauekin, errealitatearen pertzepzioa zein euren sentimendu eta bizipenak komunikatu eta antzeztu ahal izango dituzte. Literatura, baliabide pribilegiatutzat hartzen da, sentimenduak eta norbanako zein talde-baloreak transmititzeko. Bide ugari eskaintzen ditu, bestalde, mundua ezagutu eta bereganatu ahal izateko, espazioan zein denboran, aniztasun gisa. Irakurlearen tokian-tokiko ikuspegi konkretua barreiatzea dakar, bertako literatura edo unibertsalaren bidez, errealitatearen egoera zein interpretazio anitzak aztertu ahal izateko.
Arlo honen futsezko helburua zera da: edozein garai edo tokiko testu literarioen irakurketan oinarritutako ulermena; testuok, gizakiaren garapen orokorra (estetikoa, soziala, kognitiboa) suspertu eta bultzatzen baitituzte. Testuak autatzeko orduan helduek bizi duten egoera sozio-kultuaralarekiko gaurkotasuna ezezik, beraien jakin-nahi, itxaropen eta heziketa-maila ere kontutan hartuko dira.
Kontzeptuak:
- Testu literarioak. Literatura-komunikazioaren ezaugarriak.
- Testu literarioak hizkuntza zein estetika-emaitza gisa.
- Testu literarioa, olgeta, argibide eta aberaste pertsonala iturri bezala eta sormena garatzeko bitarteko gisa.
- Genero literarioak: lirika, narratiba, ...
Prozedurak:
1. Literatura testuen analisiak zein iruzkinak
2. Genero literarioen oinarrizko egituren identifikazioa.
3. Generoen alderaketa eta bereiztea: epika, lirika, ...
4. Beste garaietako testuen alderaketa.
5. Testu literarioak eta beraien ekoizpenaren giza eta kultura-ingurunearen arteko lotura.
6. Garai, genero eta mugimendu desberdinetako libururik aipagarrienen irakurketa osorik edo zatitan.
7. Literatura-lanik aipagarrienen ulermena eta gozamena, helduen interesei moldaturik.
8. Norbere erizpideen eta liburuen aurrean sentikortasun kritikoaren garapena.
Jarrerak:
1. Ekintza literarioaren balorazioa, emaitza linguistiko, estetiko zein kultural gisa.
2. Genero eta garai desberdinetako, garaikideak batez ere, testu literarioen irakurketarekiko interesa zein atsegina, kultura aberaste iturri gisa, eta entretenimendu eta gozamen-pertsonal bitarteko gisa.
3. Norbere ideiak, sentimendu eta iritziak literatura-asmoa duten testuen bidez adierazteko interesa eta sentikortasuna.
4. Norberaren zein gainerakoen ekoizpen literarioekiko sentikortasun estetikoa, bere elementu sortzaile eta berritzaileak aintzat hartuz.
5. Lan-literarioen edukin ideologikoari buruzko sentiberatasuna eta jarrera kritikoa, bereizketa soziala, sexuala zein arrazakeria adierazten duten arazoen aurrean.
Antolakuntza eta irakasle-lana:
Beharrezkoa deritzogu zentroko irakaslegoarekin eta Komunikazio Departamentuarekin, batik bat, lan egitea.
Nahi duten ikasle orok izango dute modulura joateko aukera; beti ere, 15 lagunen kopurua gainditu gabe, bi arrazoiengatik: tokia txikia delako eta bertaratuen jariotasuna bermatzeko.
Astean behin ordubeteko saioak izango dira, ostiraletan 11:15etatik 12:30etara, asteazkenetan 18:00etatik 19:00etara eta astearteetan 11:15etatik 12:30etara, hain zuzen.
Ebaluaketa:
1. Aukeratutako testuak irakurri.
2. Oinarrizko ideiak ezagutu
3. Testu zein liburuen laburpenak egin.
4. Testuan azaltzen diren hainbat adierazpen azaldu.
5. Egilea eta obra bere testuinguruan kokatu.
Ikasturte honetan aztertuko ditugun idazleak:
- Gerra-osteko eleberria: Miguel Delibes/ Camilo José Cela
- Literatura hispanoamerikarra: Gabriel García Márquez, Pablo Neruda, Nicolás Guillén, Vargas Llosa.
- Errealismo magikoa: Laura Esquibel
- 98ko belaunaldia: Antonio Machado, Pio Baroja
- Eleberri naturalista: Leopoldo Alas “Clarín”
- Errealismoa: Benito Pérez Galdós
Lan egitasmoa:
Literatura-solasaldien irizpideak:
- Euren kalitatea dela eta, beleunaldiz-belaunaldi dirauten literatura unibertsaleko obra klasikoak irakurriko ditugu.
- Lehentasuna emango zaio kultur-maila anitza duten pertsonen parte-hartzeari.
- Eskola, elkarrizketa ikaskuntzan oinarrituko da eta guzti honek zera lekarke:
. Berdintasunezko elkarrizketa. Ekarpen guztiak dira taldearentzat baliogarri.
. Kultura-adimena: Modu desberdinetara denok ikasten ditugu hainbat gauza bizitzan zehar, aldi berean, denok gara elkarrizketa batean parte-hartzeko gauza.
. Eraldatzea: Ikaskuntza honek eraldatzea dakar, gehiago ikasteko gai egiten gaituen eraldatzea, alegia; iritzi pertsonalak aldatuz.
. Ikaskuntzaren dimentsio instrumentala: Elkarrizketak solasaldien ikuspegi akademiko zein instrumentalari buruz gehiago ikastea dakar.
. Zentzuzko sormena: Partehartzaileak dira zer eta nola ikasi nahi duten erabakitzen dutenak.
. Elkartasuna: Ikasketa mailarik baxuena duten ikasleen parte-hartzeari emango zaio lehentasuna.
. Aniztasunaren berdintasuna: Denok jokatu behr dugu berdintasunez baina gure arteko ezberdintasunak errespetatuz.
Erantzunkizunak:
- Klasera etortzea ezinbestekoa da. Gutxienezko etortzea % 40koa izango da ebaluatua ahal izateko.
- Klasean adierazitako lanak aurkeztu beharko dira.
- Klasean parte-hartze aktiboa eskatzen da, beti ere, ikusitako gaiei buruzko iritzi pertsonala eskainiz.

