EPA Ignacio Zuloaga


Irakurmen-sustapena


Irakurmenak duen garrantzia aztertu ondoren eta ikasleek azaldutako jakin-nahia ikusirik, askok nahi bai, baina oraindik lortu gabe zuten irakurmenarekiko banako zaletasuna suspertzea erabaki genuen modulu bat sortuz. Ikasturtean zehar gutxienez hiru liburu irakurtzeko erantzunkizuna hartu zuten ikasleek.
Modulu hau II Faseko ikasleek osatzen dute, gelan zein etxean irakurritako liburu bat komentatzeko astean behin elkartzen direlarik.

Klasean liburuaren iruzkina egiteaz gain, irakurleengan izan duen eragina ere aztertzen da: gaia, pertsonaiak eta, jakina, liburuak oroitarazitako sentipenak edo gogoetak. Gure asmoa ez da, bestalde, literatura-kritika sakona egitea, irakurketarengan plazerra areagotzea ikaskideekin konpartituz, baizik.

Moduluaren helburuak

Taldea osatzen duten guztiak emakumeak direnez eta bizitza soziokultural partehartzaile eta eraginkorra izateko oztopoetako bat irakur-ohitura eza delarik, helburuok gabezia horiek bidertzeko asmoz ezarri dira :

1. Irakurketa zein elkarrizketa ohiturak bultzatu.
2. Irakurketarekiko plazerra garatu dibertsio eta ihesbide gisa.
3. Sormena piztu eta areagotzea.
4. Emakumeari kontzientziazio eta elkargune bat eskaintzea.
5. Ezaguera berriak erdietsi.
6. Autoestima suspertu.
7. Irudimena zein ametsak piztu.
8. Hizkuntzaren idatz-zeinuen deskodeketa automatizatu, irakurketa-jarioa lortzeko.
9. Hitzen ortografia finkatu.
10. Jarrera kritikoak eskuratzen saiatu, irakurketa pasibo batetik aktibo batera abia daitezen lagunduz.
11. Irakurketaren ulermena zein abiadura hobetu.
12. Udal zein ikastetxeko liburutegiak sustatu eta kultur-hornikuntza gisa ezagutarazi.
13. Ikastetxean ez daudenean ere irakur-zaletasuna mantendu dezatela, ohizko irakurleak izan daitezen eta beste batzuk anima ditzaten.

2006-2007 ikasturtean eginiko jarduerak:

     - A. de Alarconen: “El sombrero de tres picos”
     - Miguel de Unamunoren: “San Manuel, Bueno y Martir”
     - Miguel Mihuraren: “Tres Sombreros de Copa”